Elhuyar - Zientzia

 Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategia

Hizkuntza:
eu
es
fr
en

"Komunikazioa lantzen ez duen zientzialaria arrakastarik gabeko zientzialaria da"John Durant

Hasiera : 

Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategia

Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategiak zientzia eta teknologiari buruzko hausnarketa eragitea du helburu. Horretarako, informazioa jaso eta zabaldu ez ezik, harremanak sustatuko ditu ikerketa-sarearen, administrazioaren, hezkuntzaren eta gizartearen artean eta eragile horien guztien iritzia eskuratzen ahaleginduko da. Akuilu-lana izango da berea, zientzia eta teknologiaren alorreko hausnarketa eragiteko gizartean.

Helburu nagusi hauek ditu:

  • Ikertzaileen eta hiritarren arteko harremanak sustatzea.
  • Zientziaren eta teknologiaren inguruko hausnarketa akademiko zein publikoa sustatzea.
  • Zientziaren eta teknologiaren ezagutza sustatzea, eta zientzia eta teknologia jarduera sozial gisa aurkeztea.
  • Ikertzaileen eta hiritarren sentsibilizazioa sustatzea.
  • Elkarrizketa sozialerako argumentuak eskaintzea; erabakiak hartzeko pertsonen autonomia sustatzea, gizarte demokratikoago eta irekiago bat eragin dezaten.
  • Berrikuntza teknologiko eta zientifikoen inguruko jarrera eta ekintza demokratikoak sustatzea.

HURRENGO MINTEGIA

“Zientzia eta teknologia gazteen begietan” mintegia egingo dugu martxoaren 30ean, Donostiako San Telmo museoan.

Antolatzaileak: Elhuyar Fundazioa

Babesleak
Eusko Juarlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Eusko Juarlaritza. Kultura Saila

elhuyar.org menua

Bilaketa bat egin

Copyright © 2008 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna