Elhuyar - Zientzia

 Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategia

Hizkuntza:
eu
es
fr
en

"Komunikazioa lantzen ez duen zientzialaria arrakastarik gabeko zientzialaria da"John Durant

Gure jarduna :Ikerketak : 

Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren tratamendua eguneroko prentsan (2008)

Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategiaren lehen ikerketa aurkeztu da. Urriaren 8an Donostian Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren tratamendua prentsan 2008 ikerketaren emaitzak eta ondorioak azaldu zituzten ikerketaren arduradunek. Aurkezpen horiez gain, ikerketaren nondik norakoak eta ondorioak azaldu zituen urriaren 14an Bego Zubiak, ikerketaren arduradunetako batek, Donostiako Kursaal Jauregian egindako mintegian.

Ikerketa honetan, Euskal Herrian argitaratzen diren hamaika egunkari aztertu dituzte 2008ko lehen lauhilekoan, zientziari, teknologiari eta berrikuntzari eskainitako arreta eta emandako garrantzia aztertzeko. Horretarako, hainbat parametro hartu dituzte kontuan. Orri honetan dituzue ikusgai, hainbat euskarritan.

Babesleak:
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

Prentsari buruzko beste ikerketak

Babesleak
Eusko Juarlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Eusko Juarlaritza. Kultura Saila

elhuyar.org menua

Bilaketa bat egin

Copyright © 2008 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna