Elhuyar - Zientzia

 Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategia

Hizkuntza:
eu
es
fr
en

"Komunikazioa lantzen ez duen zientzialaria arrakastarik gabeko zientzialaria da"John Durant

Gure jarduna :Ikerketak : 

Zientzia eta teknologiaren irudikapenak Euskal Herrian 2008

Elhuyar Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoko Kabineteak azterketa-lan bat egin dute elkarrekin euskal gizarteak zientzia eta teknologiaren inguruan zer pertzepzio duen jakiteko. Azterketa-lan horrek bi atal nagusi izan ditu: azterketa kualitatiboa eta azterketa kuantitatiboa. Ekimenaren helburua da Euskal Herriko gizartean zientziak eta teknologiak zer leku betetzen duten ikertzea eta azterketatik ateratako ondorioak etorkizuneko erabakiguneetara zabaltzea. Diagnostiko hori egiteko, agente ugarik parte hartu dute azterketetan: Aztiker Ikerguneak, Kualitate Lantaldeak eta PSK zein Elhuyar Fundazioak. Andoni Eizagirre HUHEZIko irakaslea, Eguzki Urteaga EHUko irakaslea eta Kontxi Kerexeta PSK-ko soziologoa izan dira ikertzaile nagusiak.

Ondorengo txostenetan, ikerketa horien emaitzak aurkezten dira. Alde batetik, txosten kualitatiboa dago "Zientzia eta teknologiaren gizarte-iritziak eta irudikapenak Euskal Herrian", elkarrizketa eta eztabaida-saio sakonen bidez lortutako iritzi-bilduma. Azterketa horren eremu geografikoa Euskal Herri osoa da eta euskaraz dago.

Bestetik, azterketa kuantitatiboa dago "Zientzia eta teknologiaren gizarte pertzepzioaren inkesta". Horiek FECYT erakundearen “Percepción social de la ciencia 2006” inkesta-sortatik atera dira eta soilik Hego Euskal Herriari dagozkio. Bigarren azterlan hau euskaraz eta gaztelaniaz dago.

Azkenik, eta aurreko bien osagarri modura,Zientzia, teknologia eta berrikuntzaren tratamendua eguneroko prentsan (2008)Elhuyarren prentsa-azterketa dago. Bertan, Euskal Herriko hamaika egunkarik zientzia eta teknologiako albisteak nola tratatzen dituzten aztertzen da. Txosten hori euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez dago.

Azterketaren emaitzak 2009ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen barruan, azaroaren 12an, aurkeztuko dira Elhuyarren egoitzan.

Babesleak:
Eusko Jaurlaritza

Prentsari buruzko beste ikerketak

Babesleak
Eusko Juarlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Eusko Juarlaritza. Kultura Saila

elhuyar.org menua

Bilaketa bat egin

Copyright © 2008 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna