Elhuyar - Zientzia

 Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategia

Hizkuntza:
eu
es
fr
en

"Komunikazioa lantzen ez duen zientzialaria arrakastarik gabeko zientzialaria da"John Durant

Gure jarduna :Ikerketak : 

Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa 2012

Euskal Herriko biztanleek pentsatzen dute zientzia eta teknologiaren inbertsioaren eta garapenaren helburuak izan behar lukeela Europako herrialde aitzindarien parera iristea. Hala erakutsi du Elhuyarrek 2012. urtean UPV/EHUren Kultura Zientifikoaren Katedrarekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin batera egindako “Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa 2012“ ikerlanak.

Azterketa horren helburua izan da euskal gizarteak zientziaz eta teknologiaz 2012an zuen iritzia neurtzea eta haren diagnostikoa egitea. Era berean, euskal gizarteak zientziaz eta teknologiaz duen iritziak zer bilakaera izan duen aztertu da, 2008ko datuekin alderatuz.

Azterketak bi ikuspegi hartzen ditu, kualitatiboa eta kuantitatiboa. Alderdi kualitatiboan 15 talde-dinamika egin dira, eta alderdi kuantitatiboan Euskal Herri osoko 1.258 lagunek parte hartu dute.

Babesleak:
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoaren Katedra (EHU-BFA))

Prentsari buruzko beste ikerketak

Babesleak
Eusko Juarlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Eusko Juarlaritza. Kultura Saila

elhuyar.org menua

Bilaketa bat egin

Copyright © 2008 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna