Elhuyar - Zientzia

 Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategia

Hizkuntza:
eu
es
fr
en

"Komunikazioa lantzen ez duen zientzialaria arrakastarik gabeko zientzialaria da"John Durant

Gure jarduna :Mintegiak : 

Zientzia eta teknologia gizartearen begietan

Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa 2012

Emaitzen aurkezpena eta lan-saioa
Nola ikusten ditu euskal gizarteak zientzia eta teknologia? Hori jakiteko, 2012. urtean Elhuyar Fundazioak —Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoaren Katedrarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin batera— EUSKAL HERRIKO GIZARTEAK ZIENTZIARI ETA TEKNOLOGIARI BURUZ DUEN IKUSPEGIAREN IKERKETA egin zuen. Ikerketaren helburu nagusiak hauek ziren:

Euskal gizarteak zientziaz eta teknologiaz 2012an zuen iritzia neurtzea eta haren diagnostikoa egitea.

Euskal gizarteak zientziaz eta teknologiaz duen iritziak zer bilakaera izan duen aztertzea, 2008ko datuekin alderatuta.

Azterketaren emaitzen berri emateko eta haiei buruzko hausnarketa egiteko, “EUSKAL HERRIKO GIZARTEAK ZIENTZIARI ETA TEKNOLOGIARI BURUZ DUEN IKUSPEGIA” mintegia antolatu dugu. Ikerketaren emaitzak eta haren ondorioak aurkeztuko dituzte haren egileek. Bestalde, arlo horretako beharrei eta estrategei buruz eztabaidatuko dute oarte-hartzaileek.

EGITARAUA

10:00etan “Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegia”

Leire Cancio Orueta, Elhuyarko zuzendari nagusia.
Juan Ignacio Pérez Iglesias, UPV/EHUko Kultura Zientifikoaren Katedraren zuzendaria
Miren Begoñe Urrutia Barandika, Eusko Jaurlaritzako Politika Zientifikoko zuzendaria

11:00etan “Zientzia eta teknologia gizartearen begietan” mintegia

EGUNA
Uztailaren 10a, asteazkena. 10:00etatik 13:00etara

TOKIA
Bizkaia Aretoa
Abandoibarra etorbidea
48009 Bilbo

NORI ZUZENDUA
Zientzia eta teknologiari buruz euskal gizarteak zer iritzi duen jakin nahi duten pertsona eta erakunde orori: ikertzaileak, zientzia- eta teknologia-museoak, unibertsitateak, ikerketa-zentroak, zientzia eta teknologiako hezkuntza osagarria eskaintzen duten erakundeak, komunikabideak eta abar.

HIZKUNTZA
Euskaraz eta gaztelaniaz.

IZEN-EMATEA
Parte-hartzea, doakoa (izena eman behar da).

Babesleak
Eusko Juarlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Eusko Juarlaritza. Kultura Saila

elhuyar.org menua

Bilaketa bat egin

Copyright © 2008 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna